XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Edonola ere, ez da jarduera profesionala tipoa definitzen duen bakarra. Aipagarria da haurrak zaintzeari eskainitako denbora ere. Aisiari dagozkien jarduerentzat ere badute denbora.

Sortutako gainontzeko tipoak jarduera profesionaletik at daude.

Zenbait talde kanpo kokatzeko arrazoia oraindik ere lan-merkaturako pausoa eman ez duten gazteek osatuak izatea da, hau delarik 5. eta 6. tipoen kasua.

Beste zenbait tipok berriz, 4., 7. eta 8.ak, lan munduan parte hartu ostean eremu horretatik kanpo dauden banakoak barneratzen dituzte, esaterako, jubilatuak, langabetuak...

Azkenik, badira beste zenbait tipo, etxeko lanei dedikazio erabatekoa eskaintzen dietenak, 2. eta 3. tipoa kasu, eta inoiz jarduera profesionalik burutu ez dutenak.

3. Gaikuntza jarduerak. Ia soilik 5. eta 6. tipoei dagozkie.

Horiek, oraindik lan eremurako pausoa eman ez duten banakoek osatzen dituzte, emakume nahiz gizonek.

Gaikuntzari dagozkien jarduerek, banako horien eguneroko garapenaren jarduera garrantzitsuenak osatzen dituzte.

Ondorioz, tipo horiek agertzen duten izaera oso berezia da.

4. Etxeko lanei dagozkien jarduerak 1., 2. eta 3. tipoa dira etxeko lanekin harreman intentsuena agertzen dutenak. Guztiak emakumeen nagusitasun batengatik ezaugarritutako tipoak dira.

3. tipoaren kasuan, berau etxeko lanetan aritzen diren emakumeez osatua dagoenez, mota honetako jarduerei eskainitako denbora, ia bereizle bakarra da.

2. tipoak aniztasun gehiago adierazten du. Bere oinarria, 3.arenarekin gertatzen den moduan etxea da, baina beraien ardurapean haurrak dauzkaten emakume gazteez osatutako taldea denez, etxeko lanak haurrak zaintzearekin batera daramatzate aurrera.

Jarduera aniztasuna oraindik nabarmenagoa da 1. tipoan.

Etxeko lanek dedikazio garrantzitsua adierazten jarraitzen dute, baita haurrak zaintzeari dagozkien jarduerek ere. Baina denbora partzialean burututako jarduera profesional bati ere eskaintzen diote denbora, hirugarren hau beti ere aurreko biekin osatuaz.

Zenbait etxeko lanetan partehartze ertaina dute 4., 5., 7. eta 8. tipoek, eta beste zenbaitzutan, berriz, murritza.

Inongo kasuetan ez dute agertzen jarduera horiekiko dedikazio alturik, baina ezin daiteke esan horietatik kanpo geratzen direnik ere.

Tipo horiek, izaera ezberdineko jarduerak burutzeagatik ezaugarritzen dira, baina etxeko lanetan ere arituaz.

6., 10. eta 11. tipoetan aldiz, etxeko lanek ez dute lekurik. Lan horiekiko dedikazioa hutsa da, egunbetea horietatik kanpo antolatuz.

6. tipokoak, ikasleak direnez, familia egituran seme-alabak dira.